Ados pilota elkarteak San Fermin pilota txapelketako bigarren edizioa aurkeztu du
Kirola
2023, eka. 07 - 06:06
Ados Pilotak bere bigarren San Fermin Txapelketa aurkeztu du astearte honetan Iruñeko Udaletxean. Sei bikotek hartuko dute parte eta uztailaren 5ean jokatuko da finala Labriten.
Txapelketa bi taldetan egongo da banatuta. Txapelketa ekainaren 10ean hasiko da Irunberrin. Finalerdiak Arronizen (uztailaren 1ean) eta Eulaten (uztailaren 2an) jokatuko dira. Sanferminen bezperan amaituko da Txapelketa, Iruñeko Labrit pilotalekuan.