Skip to main content

Ados pilotak bertsogintza eta pilota uztartzen dituen Udaberri Torneoa aurkeztu du

Kirola

2023, Maiatza 04 - 04:05

Beasainen eman dute torneoaren berri asteazkenean, Igartza Jauregian. Bertan, maila handiko pilotariek hartuko dute parte, lau taldetan banatuta. Talde bakoitzak botillero moduan bertsolari bat izango du eta atsedenaldietan bertso bidez emango zaizkie aholkuak pilotariei.

Ados Pilotak beti bezala frontoiak emakumeenak ere badirela erakutsi nahi du. Txapelketan zehar bi talde lehiatuko dira jaialdi bakoitzeko, 4terdiko eta binakako partiduen bidez. Sei jaialdi egongo dira orotara, eta puntu gehien dituzten bi taldeen artean izango da finala, ekainaren 2an.

Hamaika Telebista