Skip to main content

Aimar Olaizolak Goizuetan irabazita esan dio agur pilota profesionalari

Kirola

Aimar Olaizolak azkeneko partida jokatu zuen larunbatean jaioterrian, Goizuetan, bere 42. urtebetetze egunean. Partida irabazita agurtu da, 22-14ko emaitzarekin irabazi baitie Jaka eta Aretxabaletari Ander Imazekin batera. Ondoren, omenaldi herrikoi batekin eman diote bukaera jaialdiari.