Aldarrikapenak, ilusioa eta gogoa, heldu da Tourra Euskal Herrira!
Kirola
2023, eka. 30 - 12:06
Bilbotik abiatuko da Frantziako Tourra, eta lehenengo hiru etapek euskal herria zeharkatuko dute. Larunbatean abiatuko da Frantziako Tourra Bizkaiko hiriburutik. Herritarrak gogotsu daude, baina aldarrietarako tartea ere dago. Ostegunean lasterketan parte hartuko duten taldekideen aurkezpen ofiziala izan zen. Hamaika Telebistako lantaldea bertan izan zen, eta bertan zeuden zaleei hainbat galdera egin zizkien. Ikusi!