Skip to main content

Ander Elosegi irundarrak goi-mailako lehia uzten duela iragarri du

Kirola

Hala iragarri du Basque Team Fundazioak prentsa ohar baten bitartez. Agur prentsaurrekoa ostegun honetan emango du, Donostiako Aquariumean. Goi-mailan 17 urtez lehiatu da gipuzkoarra. Elosegi lau aldiz aritu da Olinpiar Jokoetan, C1 mailan: Pekinen 2008an, Londresen 2012an, Rio de Janeiron 2016an, eta Tokion 2021ean. Beti sailkatu da finalerako, baita olinpiar diploma lortu ere.

Europa eta Munduko txapelketetan ere onenen artean aritu izan da Irungo palista. Bi aldiz izan da munduko txapeldunorde eta Europako Txapelketan, bitan igo da podiumaren hirugarren koskara.