Skip to main content

Ane Urkiri, kazetaria: “Gol festa izan zen Errealaren eta Alavesten arteko partidan”

Kirola

2023, mar. 20 - 13:03
Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Ane Urkiri kazetariarekin. Errealaren eta Alavesen arteko partida gogorra izan da, eta 6-5 irabazi zuen Errealak. Urkirik azpimarratu du Juaristiren taldeak asmatu zuela ate aurrean, baina arerioak are gehiago egin zuela, eta, beraz, talde arabarrak ezin izan dio jarraipena eman aurreko astean hasitako bolada onari. Jaitsiera postuetan jarraitzen du Alavesek, baina Urkirik nabarmendu du jardunaldi batzuk gelditzen direla oraindik postu horietatik atera dadin.
Oihana Azkorbebeitiak Euskal Kopako lehenengo jardunaldia irabazi du eta lider da sailkapen horretan. Urkiriren esanetan, urteak pasa ahala lehen lerroan jarraitzen du, eta denboraldia oso ondo hasi du. Helene Alberdi bilbotarra, berriz, azkarren izan da Oñatiko duatloian.
Hamaika Telebista