Ane Urkiri, kirol kazetaria: “Badago emakumezko pilotarien harrobia”
Kirola
Oihane Alonso
2023, mar. 06 - 14:03
Ane Urkiri kirol kazetariarekin aztertu ditugu asteburu honetako kirol albisteak. Athleticen garaipena izan du hizpide, eta nabarmendu du 2-3 irabazi zuela taldeak. 7. Minuturako 2 eta 0 galtzen zihoan, baina emaitza hori irauli egin zuen. Lehengo zatian partida berdindu zuen Athleticek, eta bigarren zatia hasi eta berehala egin zuen hirugarren gola.
Alaves eta Realak, berriz, porrot bana jasan zuten. Realak Atletico Madrilen aurka jokatu zuen. Berdintzeko aukerak izan zituen talde txuri urdinak baino ez zuen golik egitea lortu. Hori horrela, Urkirik nabarmendu du sailkapenaren goialdean kokatzeko aukerak murrizten ari direla. Alavesek, berriz, ondo hasi zuen partida, baina 0-1 galdu zuen. Azken postuan jarraitzen du, eta Urkirik adierazi du oso denboraldi “gogorra” izaten ari dela babazorroentzat.
Ados Pilotaren Binakako Txapelketako finala ere izan du hizpide Urkirik, eta Barrocalen eta Larramendiren txapela azpimarratu du. Urkirik nabarmendu du emaitza ikusita badirudiela nagusitasun osoz gailendu zirela, baina partida gogoz samarra izan zela azpimarratu du, eta abiadurak erabaki zuela lehia. Hori horrela, Urkirik azpimarratu du badagoela emakumezko pilotarien harrobia.