Araba Euskaraz Jai Alai Master Series apirilaren 13an, 16an eta 19an ospatuko da
Kirola
Araba Euskaraz Jai Alai Master Series zesta-punta txapelketa aurkeztu da Gasteizen. Apirilean, Gasteizeko Olabe pilotalekuan, emakumezkoen zein gizonezkoen zesta-puntaren egungo adierazgarririk handienak ikusteko aukera izango da.
Iaz, lehendabiziko Araba Euskaraz Open Series edizioaren arrakasta eta gero, aurtengo edizioa hiru egunetara luzatzea erabaki du antolakuntzak. Zesta puntak euskararekin duen harreman estuak, Ikastolen aldeko txapelketa izateko kirol paregabea dela adierazi du ere Araba Euskaraz-eko lehendakariak. Txapelketako lehendabiziko final erdiak apirilaren 13 ospatuko dira; Erika eta Naroa, Helena eta Maialenen kontra eta Erkiaga eta Del Rio, Aaron eta Gorkaren kontra. Bigarren final erdiak 19an; Maite eta Arai, Elaia eta Fridaren kontra eta Barandika eta Lekerika, Ladouche eta Zabalaren kontra. Amaitzeko, finalak apirilaren 26an jokatuko dira. Hiru jardunaldietako bonua zein eguneko sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Araba Euskaraz-en webgunean.