Asier Martinez ate handitik itzuli da marka pertsonala eta errekorra gaindituz
Kirola
Irune Rejano Oyarzun
2024, urt. 29 - 14:01
Inoiz baino indartsuago bueltatu da nafarra. 60 metro hesidunak irabazi ditu l 'Eure proban 7.49 metroko denborarekin. Nafarroako marka pertsonala eta errekorra gainditu du, eta Espainiakotik ehunen batera geratu da.


















