Asteazkenean Euskal Herrira itzuliko da Tourra
Kirola
2023, uzt. 04 - 12:07
Argi eta garbi nabarmendu behar da Frantziako Tourreko lehengo hiru etapetan aldarriek eta ikurrinek edukitako presentzia. Eta atzo, gainera, Gure Eskuk aldarrikatu zuen Bidasoa muga baino, topalekua dela. Baina aldarriak eta ikurrak alde batera utzita, mugimendua egon da Tourrean lehenego etapetan. Adam Yasek Bilboko etapan gairapena lortu ostean, momentuz, maillot horia eramaten jarraitzen du. Hori bai, Pogacar du segika, sei segunduko aldearekin. Atzo Philipsenek esprint polemiko batean besoak altxatu zituen Baionan. Bestalde, gaurko etapa oso laua izango da, Euskal Herritik kanpo jokatuko den aurrenekoa.