Athleticeko jokalariek festa bat inprobisatu dute bart eta Ertzaintzak espedientea ireki die lau jokalariri
Kirola
2024, api. 10 - 12:04
Kopako ospakizunak ez du etenik Athleticen, festa bat inprobisatu dute bart, txaranga eta guzti. Gaueko kanturik errepikatuena, Muniainek beste bideo batean aurreratu zuena izan zen. Bideo horretan zaleei ikasteko deia egiten zitzaien, gabarrarekin ospatzeko.
Ertzaintzak txostena ireki die lau jokalariri, bide publikoan jakinarazi gabeko kontzentrazioagatik seinalatzen ditu. Ondo bidean, 600 eurora arteko isunak jaso ditzakete.