Skip to main content

Baskonia eta Israelgo Maccabiren arteko partidari boikot egiteko deia zabaldu dute

Kirola

2025, ots. 07 - 12:02
Ostiralean Baskonia eta Israelgo Maccabi Tel Aviv saskibaloi taldeen arteko partidari boikot egiteko
deia egin dute Indar Baskoniak eta Palestinarekin Elkartasuna taldeek.
Elkarretaratzea 18.30tan abiatuko dute Iparralde Gizarte Etxetik Buesa Arenaraino. Bertan, Indar
Baskoniak, Palestinako banderak banatuko dizkie partida ikustera doazen zaleei, hauek harmailetan
erakusteko eta palestinar herriaren alde ozen oihukatzeko gonbidapenarekin batera.
Partida eztabaidagarri honen aurrean Baskoniak segurtasun neurriak areagotu dituela jakinarazi du eta
pabiloi sartzeko sarrerak murriztu. Horregatik guztiagatik, klubak zaleei denborarekin joateko eskatu
die.
Duela urte batzuetatik hona Israelgo taldearen aurkako partidei boikota egin die Indar Baskoniak,
aurreko urtean, zehazki, zelaira beranduago sartu ziren eta partidak iraun zuen bitartean Maccabi
modu aktiboan baztertzen zituen oihuak bota zituzten.
Hamaika Telebista