Skip to main content

Ane Urkiri, kirol kazetaria: "Bera Berak erakutsi du liga irabazteko hautagaia dela"

Kirola

2023, urr. 09 - 17:10

Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Ane Urkiri kirol kazetariarekin. Futbolari dagokionez, nabarmendu du Errealak galdu egin duela Bartzelonaren aurka, eta Eibarrek oraindik ezin irabazita jarraitzen duela.
Eskubaloiari dagokionez, Bera Berak eta Beti Onak taldeen irabazi egin dute, eta Urkirik azpimarratu du gero eta gertuago daudela beren helburutik: “Bera Berak Elx arerio zuzenaren kontra jokatu zuen, eta garaipena ez ezik, erakustaldi handia eman zuten donostiarrek. Horrelako partida jokatuta, erakutsi dute liga irabazteko hautagaia dela”, azpimarratu du.

Hamaika Telebista