Besaka Solidarioen gaueko ekitaldia irailaren 23an izango da
Kirola
Hasiera batean irailaren 2rako antolatuta zegoen Uribarri Ganboako urtegian, baina eguraldiagatik atzeratu dute. Abisu horia aktibatu dute asteburu honetarako prezipitazioengatik. Proba gaueko 21:30ean hasiko da eta 1.500 metro zeharkatuko dituzte Zuhatza uhartearen inguruan.