BiziTour jaialdia ekainaren 4an Gasteizera iritsiko da
Kirola
Imanol Etxabe
2023, Maiatza 23 - 13:05
Bizikletaren erabilera sustatzeko eta 2023ko Tourrari ongi etorria emateko jaialdia da. Maiatzaren 7an Donostian izan zen, ekainaren 4an Arabako hiriburura ailegatuko da, eta ekainaren 25ean Bilbora iritsiko da. 9 kilometroko Ibilbideak Gasteizko erdigunea zeharkatuko du.