Buesa Arena Palestinako banderekin bete zen Baskonia - Tel Aviv-eko Maccabiren arteko partidan
Kirola
2024, ots. 02 - 13:02
Gasteizko Buesa Arena Palestinako banderekin bete zen ostegunean, Baskonia eta Tel Aviv-eko Maccabiren arteko saskibaloi partida jokatu bitartean. Izan ere, Israelen kontrako boikota, desinbertsioa eta zigor kanpainak sustatzen dituen BDZ elkarteak, Indar Baskoniarekin batera, hainbat ekimen burutu zituen Israelek Palestinan burutzen ari duen genozidioa salatzeko. Partida hasi baino lehen, sarraskiari buruzko informazioa eta Palestinako banderak banatu ziren estadioaren inguruetan. Elkarretaratzea ere egin zen, genozidioaren kontrako eta Palestinaren aldeko aldarriekin. Euroligak Maccabi txapelketatik kanporatu dezan ere eskatu zuten zaleek, orain dela bi urte Errusiar taldeekin egin zuen bezala.