CaMinus elkarteak gurpildun aulkian Euskal Herriko lehenengo itzulia antolatu du
Kirola
Ruben Zuluetak eta Jose Ignacio Fernandezek CaMinus elkartea osatzen dute Antonio Gonzalezekin batera. Hirurek ekainaren 21ean hasiko dute Euskal Herriko itzulia, Rubenen eta Jose Ignaciok gurpildun aulkian egingo dute eta Antoniok lagunduko die bidaia horretan. Itzuliaz gain, zenbait ikastetxetara joango dira hitzaldiak eskaintzera desgaitasuna ikustarazteko helburuarekin.