Skip to main content

Dani Alves kartzelatik irten da, bermea ordainduta

Kirola

2024, mar. 26 - 08:03
Behin-behineko askatasuna lortu du Dani Alves futbolari ohiak, milioi bat euroko fidantza ordaindu ostean. Futbolaria Sant Esteve Sesrovireseko (Bartzelona) Brians 2 espetxetik atera da astelehen honetan. 14 hilabete espetxean igaro ostean, lau urte eta erdiko zigorra bazuen ere, helegiteak ebatzi arte aske geratuko da. 2022ko abenduaren 31n emakume bat bortxatzeagatik ezarri zioten kartzela zigorra.
Datorren astetik aurrera astero epaitegira joan beharko du , eta ezingo da herrialdetik atera. Izan ere, Brasilgo zein Espainiako pasaporteak kendu dizkiote. Gainera, biktimarekiko urruntze agindua du, eta ezingo da harekin harremanetan jarri.
Hamaika Telebista