Alaves lehen mailara itzuli da urtebete geroago
Kirola
Imanol Etxabe
2023, eka. 19 - 08:06
Gloriosok bere historiako seigarren igoera lortu du, Levanteren aurkako amaiera hunkigarriaren ostean.Taldeak bere zaleekin ospatu ahal izango du igoera astelehen arratsaldean Andre Maria Zuriaren plazan. Taldea 19:00etan aterako da Mendizorrotzako zelaitik autobusean eta Andre Maria Zuriaren Plazara arte joango dira.

