Eibarreko zale bat Ipuruatik kanporatu dute Palestinako bandera erakusteagatik
Kirola
2023, urr. 16 - 12:10
Eibar eta Huescaren arteko partidan, Ertzaintzako agenteek zale bat kanporatu dute Ipuruatik, bandera palestinarra erakusteagatik. EH Bilduk galdera sorta bat aurkeztu dio Josu Erkoreka Segurtasun sailburuari. Bestalde, Klubari eta Eibarreko gainerako peñei gertatutakoaren aurrean jarrera hartzeko eskatu die Armagiñak 1940 elkarteak. Segurtasun Sailak adierazi duenez, Ertzaintzak zigor administratiboa jarriko dio bandera erakutsi zuen zaleari. Zehatzeko proposamena Kirolaren Erakunde Nazionalari helaraziko zaio, eta hark gertakariak aztertuko ditu eta emaitzak Lakuako Gobernuari igorriko dizkio.