Skip to main content

Ekainaren 15ean izango da Gasteizko Mendiak probaren XVI. edizioa

Kirola

2024, eka. 04 - 14:06

Ekainaren 15ean izango da Gasteizko Mendiak probaren hamalaugarren edizioa. Mila korrikalari elkartuko ditu lasterketak, Gasteizko hegoaldeko gailur esanguratsuenetakoetan barrena. 62 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, gehienez 14 ordutan. Besteak beste Arraialde, Almurrain, Arrieta edota Ezkibel bezalako tontorretatik igaroko dira parte hartzaileek. Edizio berezia izango da aurtengoa. Izan ere proba antolatzen duen Manuel Iradier Txangozale elkarteak LXXV. urteurrena ospatzen ari da 2024an.

Hamaika Telebista