Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Espainiak helegitea jarriko du Nazioarteko Federazioak Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aitortu duelako

Kirola

2025, urt. 03 - 09:01

Espainiako Pilota Federazioak auzitara joko du Nazioarteko Federazioak Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aitortu duelako. Haren ustez, erabakia "gehiegikeria nazionalista" da, eta hala, horren kontra epaitegietan zein Kirolaren Arbitraje Auzitegian egingo du. Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak (FIPV), pasa den abenduaren 28an Iruñean egindako biltzarrean Euskal Pilota Federakuntza (EEPF) eskubide osoko kide izatea onartu zuen. Aipaturiko erabakiak aukera emango lieke euskal pilotariei nazioarteko lehiaketetan euskal selekzioarekin parte hartzeko.

Hamaika Telebista