Skip to main content

Euskal Herriko Itzuliko antolatzaileek aurkeztu dituzte lasterketaren 62. edizioko sei etapak

Kirola

2022, abe. 13 - 04:12

Txirrindulariek Gasteiztik ekingo diote lasterketari apirilaren 3an, eta 6 egun geroago, Eibarren amaituko dute euren ibilbidea. Lehen etapak Arabako hiriburua eta Labastida lotuko ditu. Bigarrena Nafarroan hasi eta bukatuko da, Vianatik Leitzara arteko bidea egin beharko baitute txirrindulariek.

Hirugarren etapa, berriz, Gipuzkoan hasi eta bukatuko da; Errenteriatik abiatuko baita Villabona-Amasan bukatzeko. Santurtzik hartuko ditu laugarren jardunaldiaren irteera eta helmugak, eta, bosgarrenean, aldiz, Zornotzak.

Hamaika Telebista