Euskal Herriko Itzuliko lasterketako ibilbidearen xehetasunak plazaratu dituzte Eibarren
Kirola
2023, ots. 15 - 15:02
Apirilaren 3an Gasteizen hasi, eta sei lasterketa egun geroago Eibarren amaituko da 2023ko Euskal Herriko Itzulia. Ohikoa den legez, probak sei etapa izango ditu, 992.5 kilometroko ibilbidean zehar banatuta. Baina aurten ez du erlojupeko jardunaldirik egongo. 26 mendate puntuagarri igo beharko dituzte txirrindulariek.
Gasteiz eta Bastida arten lehiatuko da lehen etapa. 165 kilometroko eguna izango da. Nafarroako errepideetatik barrena ibiliko dira txirrindulariak bigarren jardunaldian, etaparik luzeena izango da, Viana eta Leitza artean. Hirugarren saioan tropela Errenteriatik abiatuko da eta Villabona-Amasan izango dute helmuga. Santurtzin hasi eta amaituko da laugarren etapa. Azken-aurreko etapan ere herri berean egongo dira kokatuta irteera eta helmuga, Zornotzan, hain zuzen ere. Eta azken etapa, laburrena, Eibarren.