Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Euskal ordezkaritza zabala izango da Parisko Joko Paralinpikoetan

Kirola

2024, abu. 28 - 09:08

Abuztuaren 28an hasiko dira Paralinpiar Jokoak, Parisen, eta irailaren 8an amaitu. 21 euskal kirolarik parte hartuko dute. Aurtengo euskal kirolari kopurua aurreko hitzorduetakoa baino ugariagoa da; izan ere, Beijing 2008, Londres 2012, Río de Janeiro 2016 eta Tokio 2021 olinpiadetan baino ordezkari gehiago lehiatuko dira Parisen. 

Hamar diziplina desberdinetan arituko dira: arrauna, arku-tiraketa, boccia, gurpil-aulkiko saskibaloia, igeriketa, txirrindularitza, piraguismoa, mahai tenisa, tiraketa eta triatloia.

Hamaika Telebista