Euskal Selekzioak Txile gailendu du 3-0 Mendizorrotzan jokatutako partidan
Kirola
2022, abe. 21 - 10:12
Euskal Selekzioaren neskak jaun eta jabe izan ziren hasieratik bukaerara arte. Nerea Eizagirrek, Amaiur Sarriegik eta Ane Mirenek sartu dituzte garaipeneko golak. Jokalariek diotenez, oso pozik dauden, urtean behin elkartu arren, oso ondo ezagutzen eta konpontzen dira zelaian.