Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Euskal selekzioaren aldeko aldarria zabaldu dute hainbat tokitan argi uzteko Euskal Herriak ez duela jokatu

Kirola

2024, uzt. 15 - 09:07

Euskal selekzioaren aldeko aldarria zabaldu dute hainbat tokitan argi uzteko Euskal Herriak ez duela Eurokopan jokatu, ez Espainia ezta Inglaterrako selekzioarekin ere. Bilbon, Gernikan edota Algortan kalejirak izan dira eta Iruñean ere ozen zabaldu da mezua. Sareetan ‘Gurea, euskal selekzioa’ ekimena zabaldu dute askok. Izan ere, finalak espainiar zaletasunaren bultzada ekarri du kaleetara. Pantaila erraldoiak jarri zituzten zenbait lekutan Espainiako partidua ikusteko.

Emaitzari dagokionez, Espainiak Ingalaterra menderatu du 2-1 Eurokopako finalean. Athleticeko eta Realeko bi jokalarik egin dituzte bi golak: Nico Williamsek eta Mikel Oiartzabalek.

Hamaika Telebista