Skip to main content

Euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute Iruñean

Kirola

2024, abu. 26 - 10:08

Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Euskal Herriko hainbat pilotarik uko egin diote txapelketa honetan parte hartzeari euskal selekzioa onartzen ez den bitartean. 

Espainia, Frantzia, Mexiko, Argentina, Bolivia, Peru eta Kubako selekzioak ari dira Nazioarteko euskal pilota Federazioak antolatutako Munduko Txapelketan. Ekainaren 29an Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldian, Espainia eta Frantziako selekzioekin jokatzeari uko egin diotela jakinarazi zuten 50 pilotarik. Hendaian bezala, Amaia Larraldek eta Ekhi Ziarrustak irakurri duten lau puntutako testuan gogoratu dutenez, euskal gizarteak urte mordoxka bat daramatza selekzio propioen ofizialtasuna aldarrikatzen.