Skip to main content

Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren alde bozkatu du Nazioarteko Pilota Federazioak

Kirola

2025, urt. 02 - 08:01

Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina gogorarazi du Madrilek baiezkoa eman beharko duela, eta beste federazio batzuek helegiteak jar ditzaketela.

"Berri bikaina da pilotarentzat, euskal kirolarentzat eta baita euskararentzat ere" adierazi du Pradalesek. EH Baik eta EH Bilduk ere baikortasunez jaso dute albistea. Gu ere bai ekimenak, halaber, "balorazio ona" egin du Nazioarteko Federazioaren erabakiaz.

Urtarrilaren 11 Makean Iparraldeko Euskal Selekzioaren aldeko aldarrikapen eguna izango da.

Hamaika Telebista