Garazi Muruak agur esango dio futbol ibilbideari
Kirola
2024, eka. 04 - 16:06
Garazi Muruak bizitza osoa Athletic Clubi eskaini ostean, futbol ibilbideari amaiera ematea erabaki du. 2011n Lezamara iritsi zenetik, hamar denboraldi eta 178 partida jokatu ditu, gainera, Espainiako Ligako txapeldun izan zen 2015-2016 denboraldian.