Skip to main content

Gasteizko Eraztun Berdearen 19. Oinezko Itzulian izena emateko epea zabalik da

Kirola

Martxa urriaren 8an izango da eta goizeko 07:30ean abiatuko da Olarizuko Lorategi Botanikoko Etxaldetik. 29 kilometroko ibilbide zirkularra izango da, Olarizun hasi eta bukatuko dena, hiri inguruko parkeetatik igaroz. Parte hartzeko gutxieneko adina 14 urtekoa izango da. Aire zabalean kirola egiteko oinetako eta arropa egokiak eramatea gomendatzen da. Ibilbidean zehar bi anoa puntu egongo dira, Zabalgana eta Atarian. Komunak ere izango dira bi puntu horietan. Izena emateko epea urriaren 4ra arte egongo da irekita vitoria-gasteiz.org webgunean, gizarte-etxeetan eta kiroldegietan. Ingurumen Gaietarako Ikastegiak Peña Karria Mendi Klubarekin lankidetzan antolatutako egitasmo honek 3 euroko prezioa izango du.