Skip to main content

Gipuzkoan danbor baten erritmoan arraun, bularreko minbiziaren aurka

Kirola

Udane Arbeo

2024, eka. 13 - 14:06
Gipuzkoako lehen Dragon Boat taldea aurkeztu dute aste honetan, bularreko minbizia gainditu duten emakumeek osatua. Hondarribiko HS2 surf eskolak bultzatutako proiektua da, Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin, eta lurraldeko minbiziaren aurkako elkarteen eta Gipuzkoako Erizaintza Elkargoaren babesa du. Taldea osatzen duten emakumeak, 27 guztira, bularreko minbizia gainditu duten emakumeak dira, baina baita kausa horri ikusgarritasuna eman nahi dioten emakume sentsibilizatuak ere.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista