Skip to main content

Tourra hasteko 100 egun falta direla ospatzeko jaia egingo dute gaur Gasteizen

Kirola

iiriondo@hamaika.eus

2023, mar. 22 - 11:03

Martxoaren 23an Andre Maria Zurian jaia antolatu da 17:30ean. Mota askotako ekintzak aurrera eramango dira. Arratsalde osoan zehar speaker-DJ bat izango da, ekitaldia dinamizatu eta musika jarriko duena hurbiltzen den jendearentzat. 19:00etan ekitaldia aurkezteko hitzarmen ofiziala egingo da, Algara Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du. Bukatzeko 19: 40ean, lau minutu iraungo duen argi eta soinu ikuskizuna izango da. Udalaren webgunean eskuragarri dago ekitaldiaren agenda, informazio eta ordutegi guztiekin.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista