Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisen

Kirola

2024, ira. 03 - 17:09
Donostiako igerilariak brontzezko domina bat irabazi du Parisko Paralinpiar Jokoetan astelehen honetan. Lau estiloetako 400 metroko erreleboetan irabazi du Nuria Marqués, Sarai Gascón eta Óscar Salguerorekin batera. Bere bigarren domina da, larunbatean urrezkoa irabazi baitzuen bizkar estiloko 100 metrokoan.

Laugarren zihoan Espainiako taldea Llopis hasi zenean. Ehun metrotan bigarren posturarte eraman zuen taldea. Hala ere, azkenengo erreleboan Australiako taldeak aurrera egin zuen eta Espainiako taldea hirugarren postuan bukatu zuen.
Hamaika Telebista