Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Ia 1.000 kirolari lehiatuko dira Zegama-Aizkorri lasterketan

Kirola

2024, Maiatza 17 - 15:05
Mundu osoko mendi korrikalariak izango dira Zegaman. Gizonezkoei dagokienez, Kilian Jornet bueltan izango da maratoian. Berak du errekorra, eta 10 txapel. Emakume korrikalarien artean, berriz, bi nabarmentzen dira: Malen Osa eta Sara Alonso. Biak euskaldunak eta norgehiagoka handia izango dute aizkora etxera eramateko, nazioarteko beste korrikalariren bat aurreratzen ez bazaie.
Hamaika Telebista