Skip to main content

Ion Izagirre gipuzkoarrak irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko 12. Etapa

Kirola

Oihane Alonso

2023, uzt. 13 - 17:07
Ion Izagirrek lekukoa hartu dio Pello Bilbaori Frantziako Tourrean. 2000n irabazi zuten azken aldiz Euskal Herriko bi txirrindularik Tourrean. Javier Otxoa zenak eta Jose Vicente Garcia Costa Txente-k irabazi zuten orduan.

Ormaiztegiko txirrindulariak lortzen duen Tourreko bigarren etapa da, 2016an irabazi zuenaren ondoren. Helmugarako 30 kilometro falta zirenean, Ormaiztegikoa bakarrik joan da, taldea atzean utzita eta jarraitzaileekiko minutu bateko abantaila mantenduz.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista