Ironman ekitaldiak 58 herrialdetako 1.400 kirolari bilduko ditu uztailaren 16an Gasteizen
Kirola
2023, uzt. 13 - 17:07
08:00etan hasiko da Uribarri Ganboa urtegitik eta kirolariek 3,8 kilometroko zirkuitua osatu beharko dute. Ondoren, bizikletaz 180 kilometro egingo dituzte eta Arabako lautadako paisaia ederrenetako batzuk zeharkatuko dituzte. Gasteizera iristean, kirolariek maratoiko 42,2 kilometro egin beharko dituzte erdiguneko kaleetan.