Skip to main content

Irurtzunek irabazi du Euskal Herriko Pilota Kluben txapelketa

Kirola

Igande goizean Euskal Herriko Pilota Kluben arteko VI. Txapelketaren finala jokatu zen Zumarragako Beloki pilotalekuan. Irurtzun txapeldun geratu zen Lemoari 3-0 irabazita.

Lau t'erdikoan, Ongayk irabazi du Aitor Etxebarriaren aurka, 18 eta 9. Buruz burukoan, Retegi II-ak 18 eta 9 irabazi dio Aurrekoetxeari eta eskuz binaka, Ongai eta Berguera erraz gailendu dira Elezkano lehena eta Markel Egañarekin aurka, 22-4. Hemen duzue finala ikusgai.