Skip to main content

Itzulia Hamaika Telebistan!

Kirola

2021, api. 06 - 09:04

"Hamaika Itzuli" saioa gidatuko du Eñaut Gantxegik aurtengo Itzuliak Euskal Herria, osasun neurriak tarteko, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatzen dituen egunetan.

Etapa bakoitzeko helmugako elkarrizketa eta kontakizunak izango ditugu, baina ez hori bakarrik. Izan ere, Gantxegi Itzuliaren ibilbide orria hartu eta zenbait portu igoko ditu bizikleta gainean. Gure bazterrak arakatu eta lekukotza interesgarriak bildu: Meatzaldeko herritarrak, Balmasedakoak, Jaizkibelgo oroimen historikoaren ikerlariak edota Ane Santesteban txirrindularia tarteko.
 
Ez galdu "Hamaika Itzuli". Datorren apirilaren 5ean hasita egunero-egunero 19.00etan eta 23.00tan Hamaika Telebistan. Lurreko Telebista Digitalaren edo Euskaltel bidez, baita hamaika.eus/zuzenean webgunearen bidez ere. Eta, noski, nahieran, noiznahi edota nonanhi hamaika.eus/kirola-berriak atalean.
Hamaika Telebista