Skip to main content

Jon Hernandez, kazetaria: “Finalerdietara iritsi da Jokin Altuna”

Kirola

Oihane Alonso

2023, Maiatza 02 - 12:05
Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Jon Hernandez kazetariarekin. Buruz buruko txapelketaren barnean, bi partida jokatu dituzte asteburu honetan, eta finalerdietara iritsi da Jokin Altuna. Partida gogorra izan da Elordiren eta amezketarraren artekoa; atzetik joan da Altuna 15 eta 18, baina segidan egin ditu azken zazpi tantoak, eta finalerdietarako txartela lortu du.
Lasok ere irabazi egin du Elezkandoren aurka; gogor hasi zen partida, eta parekatua izan zen partidaren lehen zatia; 11-10 zen markagailua. Hortik aurrera, ordea, pilotari nafarrak 10 tantoko takada atera zion Elezkanori, eta finalerdietarako txartela lortzeko aukera izango du Elordiren aurka egindako partidan.
Futbolari dagokionez, Osasunak Real Madrilen aurka jokatuko duen Errege Kopako finala da aste honetako albiste nagusia. Horren aurretik, baina, Errealak Real Madrilen aurka jokatuko du gaur gauean, eta Osasuna, berriz, Bartzelonaren aurka lehiatu beharko du.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista