Skip to main content

Kilian Jornetek hamaikagarren txapela lortu du Zegama-Aizkorrin eta Malen Osak bigarren postua

Kirola

2024, Maiatza 27 - 13:05
Zegamako mendi maratoian, gizonezkoen artean, Kilian Jornet hasieratik helmugaraino bakarrik joan da eta hamaikagarren txapela lortu du. Podiuma Elhousine Elazzaoui berbereak eta Bart Przedwojewski poloniarrak osatu dute. Emakumeen lehian, Sylvia Nordskar norvegiarra izan da garaile. Bigarren postua, Malen Osa oñatiarrak lortu du eta Marta Martinezek hirugarrena. Euskal korrikalariek, oro har, maila ona erakutsi dute. Naiara Irigoien Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean gailendu da bigarren urtez jarraian.
Hamaika Telebista