Larunbatean jokatuko da ‘Araba Gasteiz Klasika’ txirrindularitza lasterketaren V. edizioa
Kirola
2024, eka. 14 - 12:06
Aretxabaletatik aterako dira proban parte hartuko duten 200 korrikalariak. Gasteizko inguruetatik 138 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute Aretxabaletan bertan kokatuko den helmuga zeharkatu baino lehen. Bidetik 2.000 metroko desnibela metatuko dute, besteak beste Zaldiaran eta Gasteizko mendateak kateatuz. Bi alditan kateatu beharko dituzte hirugarren mailako bi mendate horiek. Zaldiaran hirugarrenez igoko dute lasterketa amaitu baino lehen, mendate gaina helmuga baino 9 kilometro lehenago kokatuta dagoelarik.