Skip to main content

Maialen Chourrautek eta Olatz Arregik zilarrezko domina lortu dute Munduko Txapelketan

Kirola

Lasartearrak eta donostiarrak jeitsiera ikusgarri bat osatu dute piraguismo finalean. Laia Sorribes katalanarekin batera oso gertu izan dute urrezko domina, 29 ehunenera baino ez. Baina, azkenean, Australiarentzat izan da. Emaitza honekin, Maialen Chourrautek bere hirugarren domina lortu du Munduko Txapelketetan.