Skip to main content

Marcelinok porrotarekin hasi du bere ibilbide zuri-gorria

Kirola

Ane Urkola

2021, urt. 07 - 10:01
Gaizka Garitano kargutik kendu ostean, Athletic-ek Marcelino García Toral asturiarra izendatu zuen gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile gisa. Bart, bere aurreneko partida zuzendu zuen Bartzelonaren aurka eta lehoiek bere joko-estiloaren lehen zertzelada batzuk erakutsi bazituzten ere, kataluniarrek nagusitasun handia azaldu zuten Messi eta Pedri gaztearen eskutik. Azkenean, bi eta hiru markagailuan. Bestalde, gure taldeek Kopako partidak jokatu zituzten baita: Osasunak eta Alavesek hurrengo kanporaketarako txartelak lortu zituzten Olot eta Deportivo mendean hartuta. Aldiz, Mutilverak, ahalegin handia egin arren, bat eta hiru galdu zuen Betisen aurka.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista