Skip to main content

Mendietxe museoak ateak zabaldu ditu

Kirola

Irene Garitagoitia Beitia

2024, aza. 05 - 18:11
Alex Txikon alpinistak mendizaletasunaren historiari buruzko museoa zabaldu du astelehen honetan. Mendizaletasunak euskal kulturan duen garrantzia balioetsi nahi izan du alpinistak. Azpeitiko Esklaben Komentuan kokatu du Txikonek museoa. Orain dela 20 urte hasi zen Txikon mendietan eskuratutako pieza bitxiak batzen. Duela urte bete, komentuaren jabeekin batera, eraikina birmoldatzea erabaki zuen.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista