Nazioarteko Federazioko idazkari nagusia kargutik kendu dute, Euskadikoaren aurkako kanpaina egiteagatik
Kirola
2023, uzt. 04 - 15:07
Espainiako Pilota Federazioko buru da Julian Garcia Angulo. Idazkari nagusi izateari utzi arren, Espainiako buru izaten jarraituko du. Nazioarteko Federazioak uztailaren 29an bozkatuko du Euskadikoa kide izateko estatutuak aldatu edo ez. Estatutuak aldatuz gero, jarraian bozkatuko dute Euskadiko Federazioa onartu edo ez.
Mexiko Hirian sinaturiko gutunean eman du Xavier Cazaubon presidenteak erabakiaren berri. Presidenteak gogorarazi dio Garcia Angulori apirilaren 10ean “aho batez” erabaki zutela ezohiko batzarra egitea. Espainiako buruak argi utzi zuen ezetz bozkatuko duela. Espainiako Federazioari eta Espainiari “eraso” egiten diola argudiatuta.