Skip to main content

Nereo Alavesen kontu-irregulartasunen arduradun zela adierazi dute konkurtso kudeatzaileek

Kirola

2024, api. 09 - 13:04

Deportivo Alaveseko funtsen bidegabeko jabetzagatik irekita dagoen epaiketa prozesuaren bigarren saioa burutu da asteartean Arabako Probintzia Auzitegian. Fiskaltzak dioenez, Jose Nereo eta Dimitry Pitermanen kudeaketak hiru milioi eta ehun eta hirurogeita bat mila euro bereganatu zituen. Pasaden saioan, Dimitry Pitermanen faltaren eta hau atxilotzeko nazioarteko agindua eman ondoren, auzitegiak Jose Nereo, Pitermanen aholkulari eta Alaveseko kudeaketa kontseiluko lehendakariorde-ohia, bereizirik epaitzea erabaki zuen.

Oraingo honetan, Andoni Etxeberria, Jaime Oribe eta Fernando Ercilla Deportivo Alaveseko konkurtso kudeatzaileak lekuko moduan izan dira deituak. Adierazi dutenez, kontabilitateko hainbat irregulartasun mantendu zituen Piterman eta Nereoren kudeaketak, hala nola: Alavesekin zerikusirik ez zuten pertsonen hainbat egonaldi Gasteizeko Lakua 5 izarreko hotelean, 200.000€ arteko ordainketak eskudiruan existitzen ez ziren enpresei, zerbitzu berberarengatik hainbat enpresei egindako ordainketak edo Piterman eta bere familiaren Alavesekin inongo zerikusirik gabeko bidai gastuak ordaintzea.

Nereo irregulartasun hauen arduradun zelaren testigantza eman dute, izan ere, konkurtso kudeatzaileen hitzetan, kudeaketa kontseiluko lehendakariorde moduan hartzen zituen ordainketa hauek egiteko erabakiak. José Nereoren babesak saioaren hasieran eskatutako moduan, akusatuak epaiketaren azken saioan, asteazkenean, egingo ditu adierazpenak. Fiskaltzak 7 urteko espetxe zigorra eskatzen du Nereo, Piterman eta honen emazte ohiarentzat. Deportivo Alavesen akusazio partikularrak, ordea: 9 urteko espetxe zigorra eta 4 milioi euro erantzukizun zibil moduan eskatzen ditu.

Hamaika Telebista