Skip to main content

Osasunak itzuleko partida garrantzitsua du Brujasen aurka

Kirola

Osasunak gaur Conference ligaren itzuliko partidua jokatuko du Brujasen. Mila zaletu baino gehiago hurbilduko dira Flandiara baina, Nafar aunitzek telebistan ikusiko dute norgehiagoka. Joaneko partiduan Osasunak 2 eta 1 galdu zuen Sadarren eta beraz, ahalegin berezia egin beharko du etxetik kanpo partidua irabazteko. Ikus dezagun nola dauden zaletuak Iruñean.