Osasunako segurtasun zuzendaria lanik eta soldatarik gabe utzi dute ikurrekin gertatutakoagatik
Kirola
Urtarrilaren 14an Sadarren gertatutakoa “oso larritzat” jo du Osasunako zuzendaritza batzordeak. Segurtasun indarrek Sadarreko harmailetatik hainbat ikur kenarazi zituzten egun hartan, haien artean, ikurrin bat eta Nafarroako bandera bat. Afizioaren erantzuna berehalakoa izan zen, “ikur uholdea” egiteko deialdia egin zuen Kopako finalean. Klubak berehala gaitzetsi zuen gertatutakoa, eta orain Segurtasun zuzendariari “dagokion zigorra” ezarri dio.