Skip to main content

Oyarzabalen eta Merino aurkako pintadak agertu dira Elorrion

Kirola

2024, uzt. 16 - 11:07

Larunbatean, Eurokopako futboleko finala jokatu bezperan, Espainiako selekzioaren aurkako eta Euskal selekzioaren aldeko pankarta bat eta pintadak agertu ziren Elorrion. Mikel Merino eta Mikel Oyarzabal, Espainiako selekzioarekin jokatzen ari diren Realeko bi jokalari dira. "Traidoreak" hitzarekin eta esbastika nazi zirrimarratu batekin ikus daitezke bere izenak. Oyarzabalen ama Elorriokoa da.

Hamaika Telebista